Sarrera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dagoen Zentro Publikoa da Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroa.
Eibarko airetiko ikuspegia. Egoitza Zentroko kokapena

Eibarko airetiko ikuspegia. Egoitza Zentroko kokapena

Eibarren kokatua dago, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, Hiri barnetik kanpo (mendebaldean), (Bilbo- Donostia) N-634 errepidearen alboan eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan. Elkarbizitza eta formazioa uztartzen dituen Zentro Honek, inguruetako Ikastetxeetako ikasleak hartzen ditu orientazio eta arreta pertsonala eskaintzen dietelarik. Ingurune egoki baten kokatua, ikasle egoiliarren eskola eta heziketa beharrei egokitzen dira bere baliabide eta zerbitzu guztiak. Guzti horrengatik:
  • Ikasleek beraien Ikastetxeetan garatzen duten Jarduera hezitzaileen osagarri paregabea da.
  • Deba Barreneko eta inguruetako eskualdetan garatzen diren Kultura, Giza eta Kirol ekitaldiek sortzen dituzten alojamendu eta zerbitzu beharrei erantzuten dio Egoitza honek.
  • Eskualdearen garapenaren bost esparru nagusitan parte hartzen du: Ikerketa, Hezkuntza, Kultura, Enpresa eta Gizarte Zibila.
Analytic Code