
Egoitza Zentruko eraikinen airetiko ikuspegia
Egoitza bi eraikinek osatzen dute: Urkiola eta Gorbea erikinak. Guztira 300 pertsonentzat tokia dago.
Gorbea eraikina
Gorbea eraikinak 8 solairu ditu eta guztira 80 logela bikoitza eta 16 banako logela ditu.
Bertan aurkitzen dira hainbat egongelak eta Telebista Gela.
Beheko solairuan Egoitza Zentruko Harrera (Atezaintza) dugu, Guardia Bulego moduan ezagutzen dena.

Gorbea Eraikina

Gorbea Eraikineko logela
Urkiola eraikina
Urkiola eraikinak 5 solairu ditu. Bertan logelak bikoitzak dira eta bakoitzak bere bainugelarekin
Solairu bakoitzean Egongela bat dago.
Guzti honetaz aparte, eraikin honetan badira beste hainbat gune: Balio anitzeko gela ikus-entzunezko baliabidez hornitua, Gimnasioa (fitness), Jarduera desberdinetarako hainbat esparru eta areto jokoeri eskainitako gunea.

Urkiola Eraikina

Urkiola Eraikineko logela
Beste gune batzuk

Ertainetako Ikasgelak, Polikiroldegia, Unibertsitate Eskola eta Egoitza
Egoitzak hainbat zerbitzu eta eraikin erabiltzen ditu Hezkuntza Esparruko beste zentro batzuekin batera. Honako hauexek dira:
- Jantokia, Hexagono eraikineko lehenengo solairua aurkitzen dena.
- Kirol-Instalazioak, Polikiroldegian.
- Areto Nagusia, Polikiroldegian kokaturik. 564 pertsona batzeko edukiera dauka.
- Aparkalekuak, bat Unibertsitate-Eskolaren ondoan dago kokaturik (135 toki), beste bat Hezkuntza Esparruko sarreran (30 toki), eta hirugarrena Egoitza alboan (16 toki).