Erabaki

  • Ez duzu inolako garraiorik erabili behar, pribatua zein publikoa, zure etxetik zure ikastetxera joateko. Horrek zera esan nahi du:
    • Ez duzula goiz jaiki beharrik.
    • Agian, desegokiak diren garraioen ordutegiekin ez dituzula arazorik izango.
    • Errepide istripuak saihestuko dituzula, zureak ( diru eta kalte fisikoak dakartzaten ondorio tamalgarriekin) zein besteenak. Bestalde ez dituzu klaserik galduko matxura edo trafiko arazoengandik.
    • Denbora aurrezten duzula, zeren ez dituzu joan-etorririk egin behar.
  • Egoitzatik ikastetxera bat-batean heltzen zara. Honek zera esan nahi du:
    • Irakasleei argibide-eskaerak egiteko erraztasuna.
    • Arratsaldeko klaseetara edo ikastaroetara joateko erraztasuna.
    • Egoitzaren azpiegitura aprobetxatuz, arlo guztietan lasaitasun handia azterketak prestatzeko orduan.
  • Ikasle-pisu batean bizi izango bazina, hainbat etxeko lan egin eta desabantailak aurkituko zenituzke, beste batzuen artean: Arropak garbitu eta lisatu, otorduak prestatu eta ondoren harrikoa egin, etxe bizitza garbia mantendu eta horrez gain etxea eta eskolaren arteko distantzia, alokairuen prezio garestia. Eragozpen guzti hauen Egoitzak saihestu egiten ditu.
  • Egoitzaren azpiegitura ikaslegoaren zerbitzupean: Ikasgelak, Informatika-Internet gelak, Liburutegiak.
  • Egoitzako elkarbizitza: ikasketa mailan, beste ikaskideekiko harreman iraunkorra ahalbideratzen du eta honen ondorioz denbora gehiago dago elkarlanerako, taldeko estudiorako, zalantzak taldean lantzeko edo apunteak elkartrukatzeko; giza mailan, ikaskideekin adiskidantza harreman paregabea sortzen da.
  • Familia guztiak aurre egiteko bezalako prezio egokia. Erlazio kalitate-prezio hoberenarekin, eta guzti honi gehitu behar zaio Egoitzak prestakuntza handiko langileria duela.
Analytic Code